Nor gara?

Bizigay  aniztasun eta askatasun sexualaren inguruko gaiak jorratzen dituen taldea da.

Gai hau jardutea gure nazioko biztanleak guztiz aske sentituko diren Euskal Herria ireki eta aurrerakoi bat eraikitzeko guztiz funtzeskoa dela deritzogu.

Gure taldea 2002an jaio zen, ilusio eta erronkaz beterik. Gizarteak bere orokortasunean arazo honen inguruan konzientzia har zezala lortzea izan da. Horretarako aukera sexual ezberdinekiko errespetua zabaldu nahi izan duten lan dinamikak bultzatu ditugu orain artean.

Egun, gure lana instituzioetara, nahiz beste alderdi politiko eta elkarteetara bideratu nahi dugu, berdintasuna eta sexu orientaziogatiko diskriminazio-eza eremu guztietara zabaltze aldera.

Bizigayk Bizkaian hasi zituen bere pausuak, Gay Harrotasunaren eguneko ekintzen antolaketan aspaldi lanean jarduten dugularik. Apurka apurka Euskal Herriko beste herrialdetara zabaltzen ari gara, eta horixe da gure erronka.

Ez izan zalantzarik zuen iradokizun, iritzi etab… geuri iritsiarazteko. Duzun sexu aukera duzula ere, parte har ezazu, askatasuna guztion erronka da eta!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.