Helburuak
Bizigay taldearen helburuen artean honokoak gogoraraztea gustatuko litzaiguke:
- Familiaren ideia ireki eta plurala izanen duen gizarte errespetugarria eraikitzea, zinezko askatasun sexuala bereganatu eta oinarritzat hartuko duena.
- Sexualitateri dagokionean giza eskubideak errespeta daitezen salaketa eta konzientziapen lan sakona egitea, presio soziopolitikoa eta borroka aktibo baketsua erabiliaz.
- Gai honi dagokionean haur hezkuntzak duen hutsune handia bete dadin proposamen zehatzak burutzea.
- Bikote heterosexualen eskubide berdinak izango ditugun legezko oinarrizko marku baten alde egitea, eskubide berdinez gozatzeko ahalmena izan dezagun.
- Gay, lesbiana, bisexual eta transexualak jasaten ditugun egoera diskriminatorioen aurka eta haien eskubideen alde lan egiten duten beste talde guztiekin elkarlana bultzatzea.
Horregatik, lerro hauetatik aipaturiko helburuen alde lan egin nahi duen orori bere laguntza ttipia, (edo handia nola ez!) eman diezagula eskatzera gatoz.