HIESAren aurkako nazioarteko eguna dela eta Bizigayek honako hau adierazi nahi du:
Bizigayek onespena eta babesa azaldu nahi die urtean zehar etengabe lanean diharduten bolondres zein elkarteei, eurak benetako protagonistak direlakoan baikaude.
Gaurkoa bezalako egunotan, HIESAren aurka elkarrekin aritzeko asmoa berresten dugunean , lehen munduan arazo larri hau kontrolatzen lortzen ari direnei arreta nahikorik eman gabe instituzioen babesa goraipatzen dela uste dugu.
Aurrekoarekin alderatuz, hemen guztion babesarekin kontrolatzen ari bagara ere, hirugarren munduan kutsatu eta hildakoen kopurua urtero gero eta larriagoak direla salatu nahi dugu. Honen zioa ez da bertan laguntzeko jende nahikorik ez egotea, baizik eta lehen munduko erakunderik boteretsuenek, euren mugetatik kanpo, beharrezko baliabide nahiz bitartekoak ez eskeintzea. Honi berekoia eta bat ere ez solidarioa deritzogu.
Gaurkoa gaixotasun honi dagozkion eta askotan ekidituak diren hainbat gauzetan arreta jartzeko egunik aproposena iruditzen zaigu.
-Prebentzioari dagokionean ohiko preserbatiboaren kaltean metodo antisorgailu andanaren zabaltzeari buruz Bizigayk bere kezka zabaldu nahi du . Bide hauek ez dute inongo sexu bidezko gaixotasunen kutsaketarik galerazten.
- Eraberean, HIESA sexu bidez kutsa daitekeen gaixotasunik arriskutsuena izanik ere, gainontzekoei buruz informatu eta prebentzio lana egin behar dela ere ohartarazi nahi dugu, nahiz eta horren larriak ez izan, askoz arruntagoak eta kutsagarriagoak direlako, hala nola hepatitisa.
HIESAren arazoari garrantztirik kendu gabe, jendea gainerako gaixotasunen inguruan oso desinformatuago dago.
- Halaber salatu nahi dugu kanpainak sexuaren inguruan eta prebentzioan soilik oinarritzea kutsatutakoek pairatzen duten diskriminazioa jorratu barik , eta gaur egun seropositiboa izateak suposatzen duenaz informatu barik, fobiak ekiditea helburu izanik.
BIZIGAYk , Eusko Alkartasunean amankomunean diharduen elkarteak ere homosexualen artean arreta gutxitzeaz ere oharra zabaldu nahi du. Honekin loturarik izan gabe, 2002 urtean HIESA orientazio homosexualarekin lotzen duen mito injustoa oraindik ematea ere salatu nahi dugu.